EspañolEuskara

EUSKADIKO EMAGINEN ELKARTEA (AME-EEE)

 

Gasteizen, 2009ko maiatzaren 8an, Euskadiko Emaginen Elkartearen (EEE) erakuntza egin zen.

Bildu ginen hiru probintzietako profesionalak.

 

 

EGINKIZUNA

 

Euskadiko emaginak ordezkatzen ditu gure elkarteak eta helburu argia dauka: lanbideari dagozkion berariazko eginkizunak betetzen lagundu, ziurtasun zientifikoan oinarritutako lan-giroan, ideologia politikoak alde batera utzirik eta inolako irabazi asmorik gabe.

 

 

IKUSPEGIA

 

Hona hemen datozen urteetan elkarteak jorratu nahi dituen hiru lan esparruak:

 

Laguntza

 

Emakumearen eta jaioberriaren osasuna sustatu

 

Lan-esparruen arteko koordinazioa bultzatu

 

Lan-taldeetan parte hartu

 

Osasun-erakundeekin lan egin

 

Emakume elkarteekin eta garapenerako lankidetza elkarteekin harremanak izan

 

Nazioko eta nazioarteko emaginen elkarteekin harremanetan jarri

 

Irakaskuntza

 

Formazioaren ardura duten erakundeekin gai akademikoetan parte hartu

 

Etengabeko prestakuntza sustatu.

 

Eztabaidetan parte hartu

 

Ekitaldiak antolatu

 

Ikerketa

 

Lan zientifikoak egiten lagundu

 

Ikerketa-lanak zabaltzen lagundu

 

Beka, lehiaketa eta antzekoen berri eman

 

Ikerketarako tailerrak eta ikastaroak antolatu

 

 

BALIOAK

 

- Kalitatea: ziurtasuna zientifikoan oinarritutako lanean sinesten dugulako

 

- Autonomia: emaginak berariazko eginkizunak dituelako

 

- Berdintasuna: emakumeekin eta emakumeentzat lan egiten dugulako beti

 

- Koherentzia: Teoriaren (egindako ikerketak) eta praktikaren (egiten dugun lana) artean

 

- Ardura: Profesional kualifikatuak garelako

 

- Koordinazioa: Emaginen eta lan-talde multidisziplinarioen arteko koordinazioa garrantzitsua delako

 

Erantsitako dokumentuetan gure fundazio-oinarria ikus dezakezue.

 

 EEEko Estatutuak.pdf

 

 

ORGANIGRAMA

 

Lehendakaria Idazkaria Diruzaina Arabako bokala
Bizkaiako bokala
Gipuzkoako bokal
Elena Palacio Gotzone Urteaga Leire Aguirrezabal Leire Aguirrezabal Susana Jorrín

Marta Miguel

Cristina Jorge

María Teresa García

 

 

NOLA BAZKIDETU

Emagina baldin bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi izanez gero deskarga dezakezu harpidetza orria eta gero bidali ahal izango diguzu emagin titulu fotokopiarekin batera helbide honetara:

EEE-AME  Posta kutxatila 23
20700 Zumarraga

 Harpidetza orria.pdf

 

amref

logo matronas

Logo ipn

FAME

 matronas banner

 siames