Elkartea

Euskadiko Emaginen Elkartea 2009ko maiatzaren 9an sortu zen Gasteizen hiru probintzitako profesional ezberdinak elkartuko ostean. Emagin talde honek proiektu hau sortu zuen Euskadiko Emaginen Elkartea eraikiz (irabazi-asmorik gabeko erakundea). Horrela, Euskadiko emaginen ahots bihurtu zen.

Gure elkartea FAMEk sinbolizatua da gaur egun. FAMEk estatu mailako erakundeen eta instituzioen ordezkaria da bai estatu mailan eta baita nazioartean ere. AME-EEEk FAMEk antolatutako jarduera eta ekintzetan parte hartzen du. Halaber, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Erizain Elkargoekin hartu elkarlanean jarduten du.

AME-EEEk FAMEk antolatutako ekintzetan eta eta egitasmoetan aktiboki parte hartzen du. Hala nola, Euskadiko Erizainen Elkargo Ofizialarekin eta Satse Erizainen Sindikatuarekin harremanetan dago.

Pertsona profesionalen eta ez-profesionalen artean lankidetza sortzeko gunea izatea nahi dugu, emakumeei, euren familiartekoei eta gizarteari euren ideiak eta proposamenak partekartzeko komunikazio-bidea izanez. Modu horretara, emagina eta bere gaur egungo lanbidea gertuago ezagutzeko aukera bihurtuko da.

Jarduera, ikastaro, kongresu, argitaratze berrien inguruan informatu nahi zaitugu momentuoro. Bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizugu, edukia guztientzat interesgarria izan dadin. Zure gaitasunak eta ideiek berebiziko garrantzia baitute elkartean.

Osasun profesionalen artean, emagina da emakumearen osasunaren inguruko aholkularitza eta arreta integrala eskaintzen dion profesionala. Besteak beste, osasun sexualean, ugalkortasunean, haurdunaldian, erditzean, erdiondoan eta klimaterioan zaintzak eskaintzen ditu. Halaber, haur jaioberriaren lehenengo 28 egunetan eta edoskitzean laguntza eta arreta eskaintzen ditu.

Emaginak oso funtzio garrantzitsua du nerabezaroan, haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan emakumeak bizipen segurua eta emozionalki pozgarria izateko zereginean.

Hori guztiagatik, Euskadiko emaginen Elkartetik Euskadin emaiginok dugun papera aldarrikatu nahi dugu, gure lan eskumen eta esparru guztietan presente egon gaitezen. Horretarako, instituzio publikoekin, erizain elkargoekin eta sindikatuekin elkarlanean dihardugu.

  • Gure lanbidearen giza-baloreak eta balore profesionala defendatu eta bultzatu, Munduko Osasun Erakundeak eta Europar Batasunak finkatutako emaginaren lan-jarduera eta konpetentziak oinarri izanda.
  • Kalitatezko osasun arreta bultzatzea emaginaren lan-esparru guztietan. Horrela, emakumearen eta bere familiaren beharrei erantzunez (batez ere, osasun sexualaren eta ugalkotasunaren esparruan).
  • Bazkide diren emaginen interesak defendatu eta euren ordezkari izan. Gainera, ospe profesionala bultzatu eta defendatu.
  • Elkartearen interesak ordezkatu eta defendatu inguruko ideia politikoak eta sindikalak alde batera utzita.
  • Emakumearen eta bere familiaren inguruan heziketa ekintzak bultzatu. Ekintza hauek osasun-heziketan oinarrituak izango dira eta emakumearen diskriminazioa deuseztatuko da. Halaber, sexuen arteko berdintasuna defendatu eta bultzako da, baita haurren zaintzan duten ardura sustatuz.
  • Gainerako elkarteekin hartuemanetan egon eta denon artean garrantzizko informazioa hedatu kalitatezko arreta eta zaintza sustatzeko eta gure lanbidearen garapena eragiteko.
  • Erakunde, emagin elkarte eta instituzio ezberdinekin elkarlanean egotea jakinduri zientifiko, tekniko eta kulturalak elkarbanatzeko eta, horrela, emaginaren lanbidearen garapenean laguntzeko.
  • Formakuntza jarraia sustatzea eta emaginarekin erlazionatutako ikastaroak eta kongresuak antolatzea.
  • Lan zientifikoak eta ikerketak lanak zabaltzea urtero ospatzen diren kongresuetan parte hartuz eta publikazioak hedatzea aldizkari zientifiko ezberdinekin elkarlanean jardunez.
  • Emakumeen eta euren familien inguruko arreta eta zaintza kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren aldaketak egitera bultzatzea osasun erakunde ezberdinei.
  • Gizartetik, eta batez ere, emakumeengandik gertuago egotea eta emaginaren helburuak eta jarduerak zeintzuk diren azaltzea. Esparru ezberdinetan emaginak dituen zereginak azaleratzea gizarteari eta gizartean emaginak eskain ditzakeen aukerak bistaratzea. Modu horretan, prestigio, gertutasun, profesionaltasun, laguntza eta autonomia irudia eraikiz goaz, beti gure lana ebidentzia zientifikoan oinarrituz.

– KALITATEA: ebidentzia zientifikoan oinarritutako lanean sinesten dugulako

– AUTONOMIA : emaginak bere funtzio propioak dituelako

– BERDINTASUNA: emakumeekin eta emakumearentzat egiten dugulako beti lan

– KOHERENTZIA: teorian (ikerketa lanak) praktikan (burutzen dugun lanean)

– ERANTZUNKIZUNA: profesional kualifikatuak garelako

– KOORDINAZIOA: emaginen eta talde multidisziplinarren arteko komunikazioak berebiziko garrantzia duelako guretzat

 

Emagina nazioartean onartuta eta ezagutua den osasun profesionala da, emakumearen osasunaren promozio eta prebentzioan ezinbestekoa dena. Amatasunean zaintzak eskaintzeaz gain, emakumearen bizi ziklo guztian arreta integrala eskaintzen du: ugalkortasunean, sexualitatean eta klimaterioan.

EMAGINAREN DEFINIZIOA INTERNACIONAL CONFEDERATION OF MIDWIFEREN HITZETAN